XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZINEA

DONOSTIAKO ZINEMALDIA ZAZPI ARGAZKITAN

Irailaren 17an emango zaio hasiera Donostiako Zinemaldiari.

Berrogei urte beteko du 1992 ditxoso honetan.

Veneziakoaren ahulezia aprobetxatuz munduko hirugarrena izan nahi du, Cannes eta Berlinen ondoren.

Luzea da bidea, arriskutsua oso apostua.

Lortuko ote?

Batek daki, baina egin beharko duen lehengo gauza zera da: bere burua, bere bihotza gaztetu, lau haizeetara zabaldu.

Bestela akabo...

Indochine filmea ikusgai izango da Zabaltegi sailean.

Regis Wargnierek da sinatua.

Ekoizpen frantziar erraldoia.

Frantziak Asian izan zuen kolonia hartan gertaturiko borroka, mentura, amodio eta gorrotozko istorioak pantailaratzen dira.

Ederra bezain hutsa eta gezurrezkoa da Indochine.

Antzesle nagusia nor?

Madame Catherine Deneuve, jada mito, leienda bilakatua.

Gurekin izango dugu zinemaldian.

Bera da gonbidatuenetako bat.

Bienvenue, madame.

MADAME DENEUVE

BONNIE, CLYDE GABE DONOSTIAN

Argazki hau gure oroipenetan dago betirako gordeta.

Filmeak Bonnie and Clyde zuen izenburu.

Hamarkada batez moda eta zinea markatu zituen.

Nortzuk jokalari? Warren Beatty eta Faye Dunaway.

Warren ez da gurera etorriko.

Bai, ordea, Faye Dunaway andereño fin eta kementsua.

Zer dela eta bera Donostian?

Ba American dreamers filmean, zinemaldiari hasiera emango dionean, alegia, hartzen duelako parte eta Sail Nagusiko epaimahaian izango delako epaile.

Ongi etorria. Bonnie, welcome, Faye.

AHULEZIA.- Debilidad.

ARRISKUTSU.- Arrisku+tsu. Peligroso. -TSU atzizkiak oparotasuna edo ugaritasuna adierazten du.

Adibidez: indartsu, eguzkitsu, maldatsu...

SINATU.- Izenpetua. Firmado.

EKOIZPEN.- Ekoiz(tu)+pen. Producción. -PEN atzizkiak ekintza eta horren ondorioa adierazten ditu.

Esate baterako: luzapen, agerpen, laburpen...

ERRALDOI.- Gigante.

HUTS.- Vacío.

ANTZESLE.- Antzes(tu)+le. Actor/actriz.

Era bereko hitzak: erosle, ikusle, entzule...

BILAKATU.- Bihurtua. Convertido.

OROIPEN.- Gomuta, oroitzapena. Recuerdo.

GURERA.- Gure artera.

KEMENTSU.- Indartsua.

EPAIMAHAI.- Jurado.